GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Langileen eskubide murrizketen aurrean, gizarte batasuna eta mobilizazioak eraikitako alternatiba

Dagoeneko, «aditu ofizialen» diskurtsoa gorabehera, inork gutxik ukatzen du Estatu espainolaren krisi ekonomiko, instituzional eta demokratikoaren larria, inork ez du ukatzen lan eta gizarte eskubideak murriztu eta murriztu ari direla eta krisiak gehien zigortzen dituenen gainean, behartsuenen eta langileen gainean, ezarri dutela hari aurre egiteko neurrien zama. Baina gobernuen arduradun ekonomikoek eta «adituek» esaten ez badute ere, murrizketa horiek ez dira ezinbestekoak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko. Egunean baino egunean argiago dago, gainera, orain artean hartutako neurri ugariek ez dutela horretarako balio; aitzitik, ekonomia suspertzea eragotzi dute eta langabezia tasak gora egiten jarraitu du. Horiek horrela, alternatiba bat eraikitzea ezinbestekoa da, arlo ekonomiko eta fiskaleko burujabetzan oinarritua. Posible eta beharrezkoa da, eta ezker abertzalea lanean hasi da jada alternatiba sozioekonomiko hori lantzen. Hala ere, horrek ahalik eta batasunik handiena eskatzen du, baita herri mobilizazioa eta ahal den herritar eta eragile kopuru handienaren ekarpena ere. Horixe izango da hain beharrezkoa den alternatiba mamitzeko bermerik onena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo