La Oreja de Van Gogh taldeak disko berria aurkeztuko du Kursaal auditoriumean
GARA | DONOSTIA
La Oreja de Van Gogh taldeak disko berria aurkeztuko du, «Cometas por el cielo», gaur eta bihar, 20.00etan eta 19.00etan, hurrenez hurren, Donostiako Kursaal auditoriumean.
«Cometas por el cielo» taldearen seigarren albuma da, eta La Oreja de Van Goghek eta Simon Nordberg suediarrak elkarlanean ekoitzi dute. Eagle Eye Cherry eta Britney Spears bezalako artistekin lan egin izan du Nordbergek. Diskoak 11 abesti bildu ditu guztira, horien artean «La niña que llora en tus fiestas», «Día cero», «Paloma blanca», «Cometas por el cielo» edota «Las noches que no mueren».
1996. urtean hasi zen La Oreja de Van Gogh taldearen historia arrakastatsua, ikasketei denbora kenduz Donostiako bost lagun beren lehenengo abestiak jotzeko elkartzen hasi zirenean hiriko entsegu lokal batean. Harrezkero hamabost urte igaro dira, eta erabateko arrakasta lortu du munduan barna pop talde donostiarrak.