ZUZENEAN
Bilbon bigarren kontzertu bat emango du Berri Txarrak taldeak
Berri Txarrak taldearen «Haria Tour» birako Bilboko kontzerturako sarrera guztiak agortu egin dira dagoeneko, emanaldirako oraindik ere ia hilabete geratzen denean. Horregatik, Berri Txarrak taldeak bigarren kontzertu bat iragarri du Bilboko Santana 27 aretoan bertan, otsailaren 4an, larunbatean. Emanaldi berrirako sarrerak salgai daude www.musikaze.com eta www.kulturalive.com webguneetan, aurrekoaren prezio berean: 13 euro aurretik eta 17 txarteldegian.