Sakanako alkateek elkartasuna adierazi diote Urrestarazuri
GARA | IRUÑEA
Sakana aldeko zenbait herritako hautetsiek elkartasuna adierazi nahi izan diote Garazi Urrestarazu Altsasuko alkateari, hilaren 25ean Auzitegi Nazionalean egin beharko duen agerraldia dela-eta.
Polemikaren erroa ezagutzeko joan den urteko irailera jo behar dugu, Altsasura. «Fan pikutara» lelopean, herritar ugari bilduta parodia bat gauzatu zuten, Polizia Foral eta Guardia Zibilari Sakanatik betiko alde egin zezaten eskatuz.
Estatu espainoleko eskuineko zenbait hedabidek, albisteaz jabetu, eta Altsasuren kontrako propaganda kanpaina bortitza egin ondoren, Auzitegi Nazionalak herriko alkate Garazi Urrestarazu deitzea erabaki zuen, parodiaren zenbait pasarte herriko eraikin publikoetan egin baitzituzten, kultur etxean, esaterako.
Sakanako alkate talde honek salatu du auzitegiaren jokaera «adierazpen eta kritikarako askatasun eskubideen» kontra egiten duela eta «eskubide zibil eta politikoen» kontrako eraso argia dela.