GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Salbuespenezko espetxe politikak, bere horretan

Urtarrilaren 7ko manifestazio historikoaren ondoren, argi eta garbi geratu zen Euskal Herriak kezka eta sentsibilitate bereziak dituela euskal preso politikoen egoerarekiko, eta inork ez zuen hori zalantzan jarri. Hala ere, legearen arabera eta arduraz jokatzea zenbait buruzagi politikoren adierazpenetan geratu da. Estatu espainolak eta frantsesak entzungor egin diote euskal herritar gehienen eskaerari, Bilboko manifestazioan entzun ez ezik ikusi ere egin ahal izan zen aldarriari. Izan ere, euskal presoekiko salbuespenezko politikak bere horretan jarraitzen du, atzo Etxeratek salatu zuenez. Beste alde batera begiratzen dute eta herritarrek ere harantz begira dezaten saiatu dira, esaterako, joan den larunbatean Paristik gertu izandako atxiloketak erabilita, ETAren jardun armatuaren bukaerari buruz nahasmena sortuz, ondoren Barne ministro espainolak esan arren ETAren erabakia ez dutela zalantzan jartzen. Euskal presoen egoerarik muturrekoenak arindu ere ez dituzte egin, eta Txus Martinena horren erakusgarririk gordinena da, baita Frantziako zenbait espetxetan jasaten dutena ere. Hori ez da legea betetzea, ez arduraz jokatzea, hain justu.

Urtarrilaren 7koa bide malkartsu bateko mugarri garrantzitsu eta itxaropentsua izan zen, baina etenik izan behar ez duen ibilbide batekoa, eta datorren 27an, hilaren azken ostirala, hala dela erakusteko aukera ona dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo