
KONTZERTUA
Antonio Serranok joko du gaur Kultur Leioan, Travallin' Brothers-ek lagunduta
Bluenigths kontzertuen zikloa bueltan da Kultur Leioan, eta gaur Antonio Serrano harmonika-jotzailea izango da protagonista. Musikari madrildarrarekin batera, Travellin' Brothers talde leioaztarra arituko da. Serranok zazpi disko kaleratu ditu, eta Pedro Almodovarren «Carne trémula» filmerako soinu-bandan ere hartu zuen parte. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, berarekin gozatzeko «aukera paregabea» izango dute ikus-entzuleek, «giro hurbil eta lasaian».