AURKEZPENA
Jabier Muguruzak «Bikote bat» bere azken diskoa aurkeztuko du Madrilen
Madrilen izango da gaur Jabier Muguruza, Libertad 8 aretoan «Bikote bat» bere disko berria aurkezten. Emanaldia 21.30etik aurrera izango da, Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi zutenez. Halaber, atzo kantautore irundarrak «Los Conciertos de Radio 3» saioan parte hartu zuen, La 2 telebista katerako. Otsailaren 25ean Bartzelonan joko du, eta 26an El Vendrell herrian (Tarragona). Muguruzak 2011n grabatu zuen "Bikote bat", Mikel Azpiroz pianistarekin batera.