GARA > Idatzia > Kultura

Estibalitz EZKERRA I Literatur kritikaria

Lope de Aguirre (III)


 

Erantzukizunez jokatzeak esan nahi du geure herriaren historia antolatzeko orduan kontuan izan behar ditugula Lope de Aguirrek eta haren tankerakoek egindakoak, pertsonaia horien indarkeria jasandakoei justizia ematearekin batera guk geuk eta geure ondorengoek euren urratsak ez jarraitzeko helburuarekin. Hots, kontua ez da Lope de Aguirre euskal historiatik kanporatzea, baizik eta ikuspuntu etiko batetik aztertzea haren ekintzak: loriatsuak izan zirela esan aurretik kontuan hartu behar dugu zein testuingurutan gauzatu ziren, noren interesak errepresentatzen duen «loriatsu» ideia horrek, hau da, agenda ezkuturik ote dagoen Lope de Aguirre pertsona ohoragarri kontsideratu nahi izate horretan (euskaldunen handitasuna aldarrikatu nahi izatea kontrakoa aldarrikatzen dutenen aurrean, esaterako) gertaeraren konplexutasuna (euskalduntasunaren handitasuna frogatze aldera prest gaude kolonizatzaile baten sarraskiak ahazteko? Nola ezkondu euskaldunek 1960ko hamarkadatik aurrera herri indigenekiko agertu duten elkarlanerako konpromisoa Lope de Aguirre santu patroi bihurtzeko ahaleginarekin?) behar bezala aztertzea eragozten diguna. Funtsean, eskatzen dena da Jacques Derridak «La bête et le souverain» seminario sortan esaten diguna praktikara eramatea.
 
Filosofo frantsesak gogorarazten digunez, norberaren askatasuna unibertsalizatzeko joera izaten dugu, kontuan izan gabe litekeena dela askatasun horretara iristeko besteren baten jazarpena eragin izana. Europan, salbuespena baino araua genuke, kolonialismotik heldu baitzitzaizkigun gozatzen ditugun hainbat eskubide eta ondasun.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo