GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Bilboko Jai Batzorde Mistoaren erabakiak Azkunaren nahia bete du, baina ez herritarrena

Bilboko Udalaren temak, alegia Iñaki Azkuna alkatearen temak, konpartsek aurten inauterietako desfile ofizialik ez egitea eragin du. Hala jakinarazi zuten atzo Bilboko Konpartsek, desfileari dagokionez konponbide bat adosten ahalegindu eta ezezko borobila jaso ondoren. Udalak ezin du esan konpartsak ez direla saiatu konponbide bat aurkitzen; areago, Udaleko zenbait talde politiko, sindikatuak eta beste eragile batzuk, hala nola Alde Zaharreko hainbat merkatari, Udalaren eta konpartsen artean desfile bakar bat adostearen alde agertu izan dira. Baina Jaietako Batzorde Mistoak uko egin dio konpartsen proposamenari, eztabaidarako tarterik utzi gabe. Izan ere, erabaki hori iragarrita zegoen, aspaldi jakina baitzen alkateak desfileari buruz zuen jarrera, udal taldeetatik, alkatearenaz gainera, PPk bakarrik sostengatzen duen jarrera, hain zuzen. Azkuna ez dago berea ez den jai eredurik onartzeko prest, baina haren tema ez da inauterietako desfilera mugatzen, herri agerpenekiko, herritarren parte-hartze ororekikoa da-eta.

Nolanahi ere, otsailaren 18an Bilboko kaleetan jai giroa izango da, jaiaren protagonistak, konpartsak eta herritarrak, bertan izango direlako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo