GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Emakumezkoen 540 kilokoan txapela erabakita geratuko da

J.L.

Asteburu betea dator sokatiran, bi egunetan saio asko jokatuko baitira. Gaur eta bihar, gizonezkoen sailkapen faseko lehen jardunaldia jokatuko da 600 kilokoan, eta 640koan, berriz, lehen faseko azken ekinaldia. Emakumezkoetan, 540 kilokoan txapela erabakiko da. Gaur Ezpeletan izango da saioa, 17.00etan, eta bihar 11.30ean, Amezketan.

600 kilokoan, Abadiño A, Abadiño B, Basaburua-Imotz, Sokarri, Amaiur, 6 Conceyos, Ibarra, Txantrea, Ñapurrak eta Berriozar lehiatuko dira gaur Ezpeletan. Bihar, 640 kilokoan, Zuraide, Abadiño A eta B, Basaburua-Imotz, Sokarri, Amaiur, 6 Conceyos, Ibarra eta Txantrea. Nesketan, berriz, Badaiotz, Sakana, Ibarra eta Bizindar. Hemen txapela erabakiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo