GARA > Idatzia > Kultura

Idoia Etxeberriak irabazi du XXX. Lizardi Saria, «Ez dago argi» lanari esker


 
GARA | ZARAUTZ

Idoia Etxeberria Elorzak (Oñati, 1977) irabazi du Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Lizardi Sariaren XXX. edizioa, «Ez dago argi» lanarekin. Hamalau lan aurkeztu dituzte, eta Etxeberriarena aukeratu du Jesus Mari Olaizola Txiliku, Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Arrate Egañak (2010eko edizioaren irabazlea) osatutako epaimahaiak.

3.700 euro jasoko ditu sari gisa Etxeberriak eta bere lana argitaratu egingo dute. Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko ditu liburuaren 2.500 ale Euskara Zerbitzuak. Lana sari banaketa egunean kaleratuko dute, datorren apirilean.

Oñatin jaioa, Donostian bizi da Etxeberria. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Donostian, Kazetaritza Leioan eta Itzulpengintza Masterra Gasteizen. Umetatik gustatzen zaio idaztea, baieta sormenarekin lotutako guztia ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo