GARA > Idatzia > Euskal Herria

Landazuri etxe hutsa okupatu zuten bi orduz Amurrioko gazteek

GARA |

Amurrioko Gazte Asanbladako bederatzi kide sartu ziren joan den ostiralean duela hamar urtetik gora hutsik dirauen Landazuri etxean. Ertzaintzak handik bi ordura kanporatu zituen gazteak, eta, identifikarazi ostean, «ondasun higiezina usurpatzea» delitua egotziko dietela esan zieten. Kanpoan zegoen beste lagun bat ere identifikarazi zuten.

«Herriko gazteok kudeatu eta herriko gazteontzat izango litzatekeen lokal autogestionatu, parekide, askea, anitza eskatzen dugu, euskara eta gure kultura sustatuko lituzkeena», aldarrikatu zuen Amurrioko Gazte Asanbladak ohar batean. «Urtarrilaren 31n Udalarekin bildu ginen erantzun bat jasotzeko asmotan, baina une honetan ez dagoela baldintza horiek beteko lituzkeen eraikinik erantzun zigun Udalak, adierazi zuten. Kaleratzea salatzeko 150 lagun manifestatu ziren ostiralean. Atzo 70ek elkarretaratzea egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo