GARA > Idatzia > Mundua

Tenperatura hotzaren eta elurteen ondorioz egoera kritikoa dute Italian

Hotzaren eta elurteen ondorioz hogei pertsona hil dira Italian, eta hainbat herri isolatuta geratu dira, 42.000 familia argindarrik gabe utziz. Gas-horniduraren egoera ere «kritikoa» dela jakinarazi zuen herrialdeko Garapen Ekonomikoko ministroak.

p021_f01-199x108.jpg

GARA | ROMA

Hotzak gogor astindu du Italia eta bide beretik jarraituko du datozen 32 orduetan, iragarpenen arabera. Muturreko tenperatura izan zuten atzo ere, iparraldean batik bat, zero azpiko hamar gradura iritsita.

Halako eguraldia ezohikoa da Italian, batez ere hegoaldean. Dagoeneko hogei pertsona hil dira egunotako elurraren eta hotzaren ondorioz.

Horrez gain, hainbat herri isolatuta egon ziren asteburuan, Lazioko alde menditsuan -Erroma inguruko eskualdea-, eta herritarrek euren artean moldatu behar izan zuten errepideak garbitu eta jangelak prestatzeko, argindarra eten egin zen-eta.

Herrialde osoan, 42.000 familia geratu ziren argindarrik gabe, horietatik 38.000 Erromako inguruetan.

Hiriburuan bertan, eskolak eta administrazio publikoen bulegoak ixteko agindu zuen Gianni Alemanno alkateak, egoera normaltzen hasia bazen ere.

Alemannok Erromaren inguruko iragarpen zehatzik eman ez izana leporatu zion Herri-Babesari, eta horregatik hiriburua ez zegoela prestatuta egoerari erantzuteko. Bi erakundeon arteko gatazka sortu du horrek.

Hain zuzen ere, Anna Maria Cancellieri Barne ministroak, Erromako egunkari batean eginiko elkarrizketan, alkate batek halako egoeretan erantzuteko gai izan behar duela adierazi zuen, eta garaiz erreakzionatzeko ardura hari dagokiola. Hiriburuko garraio publikoan egunotan izandako hutsuneak oso «larriak» direla gaineratu zuen, Erromak halako larrialdietarako prest egon behar duelako.

Hotzaldi honek hogei hildako eragin ditu, tartean, kamioi gidari bat, kalean zeuden hainbat eskale, eta etxe atariko elurra kentzen ari zirela bihotzekoak jota edota erorita hil direnak.

Anconan eta Markak eskualde osoan, lau egunez atertu ez zuen elurrak trafiko arazo larriak eragin zituen.

Abruzzon, larrialdi egoera ezarri zuten elurtearen eta muturreko hotzaren ondorioz. Armadako 530 soldadu bidali zituzten laguntza lanetarako, eta elurra kentzeko 90 makina.

Gas-hornidura

Italiako Garapen Ekonomikoko ministroak, Corrado Passerak, hotzaren ondorioz gas-horniduraren egoera «kritikoa» dela adierazi zuen bart, baina «kontrolatzen» hasi direla.

Passerak Milanen eginiko adierazpenetan azaldu zuenez, Estatu frantsesak eta Errusiak gas-hornidura murriztu dutelako sortu da egoera «kritiko» hori, eta argitu zuenez, gasa Afrikatik esportatzen hasi dira.

Hotzaren ondorioz gasaren kontsumoak gora egin duelako gertatu da gabezia egoera, eta datozen egunetan «aurreikuspenak gaindituko dituzten eskarietarako prest» egon nahi dute, ministroak adierazi zuenez.

Paolo Scaroni, Eni hidrokarburoen korporazioko ordezkariak jakinarazi zuenez, gas esportazioa gehitu dute, «Aljeriatik eta Europa iparraldetik, Suitzaren bitartez, ekarriz».

Cerca de 360 muertos en Europa a causa del frio

La ola de frio ha causado estragos en Europa durante estos diez días en los que se ha cobrado cerca de 360 vidas por hipotermia, sin contar las víctimas de accidentes en las carreteras, por estufas defectuosas o por las inundaciones debido a la nieve derretida.

El este del viejo continente se ha llevado la peor parte. En Polonia un total de 62 personas han muerto desde el 27 de enero.

La mayoría de las víctimas son personas sin hogar, a menudo borrachos.

Además la ola de frío ha causado muchos incendios y envenenamientos por monóxido de carbono debido a un mantenimiento deficiente de las estufas, unos 48 muertos hasta el momento.

En Ucrania han muerto 135 personas, tras las cuatro muertes del domingo. «La razón principal de estas muertes es el abuso del alcohol» dijo el director del departamento de socorristas del Ministerio de Situaciones de Emergencia.

En Lituania los muertos ascienden a 23, con los últimos 12 el fin de semana y en la República Checa al menos 18. En Bulgaria se ahogaron cinco personas ayer en las inundaciones causadas por el deshielo. En Hungría murieron 12 en los últimos tres días y en los Balcanes 18 en total. GARA

AljErIA

Eguraldi txarraren eta elurteen ondorioz hemeretzi pertsonek galdu dute bizia ostiraletik hona. Gainera, hainbat herri isolaturik geratu ziren atzo, iparraldean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo