Juan Mari Agirreurreta Jokin Zaitegi sariaren irabazle
GARA | DONOSTIA
Juan Mari Agirreurreta pasaitarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Luigi Anselmi, Santi Leone eta Joseba Ossa idazle eta itzultzaileek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko hamahiru lanen artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Tomas Tranströmer idazle suediarraren poesia osoa euskaratu beharko du Agirreurretak; horretarako zenbait zubi-hizkuntza erabiliko ditu. Liburu itzulia 2012 honetako amaiera baino lehen emango du argitara Elkarrek.