
Juan Mari Agirreurreta Jokin Zaitegi sariaren irabazle
GARA | DONOSTIA
Juan Mari Agirreurreta pasaitarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Luigi Anselmi, Santi Leone eta Joseba Ossa idazle eta itzultzaileek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko hamahiru lanen artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Tomas Transtr�mer idazle suediarraren poesia osoa euskaratu beharko du Agirreurretak; horretarako zenbait zubi-hizkuntza erabiliko ditu. Liburu itzulia 2012 honetako amaiera baino lehen emango du argitara Elkarrek.