GARA > Idatzia > Kultura

Eresbilek 210.000 dokumentu bildu zituen iaz

GARA | DONOSTIA

Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, 209.047 dokumentu inbentariatu zituen iaz, eta hala, fondoa 2.879 material berrirekin handitu zuten. Eresbileko zuzendariak, Jon Bagues-ek, atzo nabarmendu zuenez, 99.979 ikus-entzunezkoz, 76.146 partitura, liburutegiko 17.200 dokumentuz (aldizkariak, liburuak, mikroformak), eta bestelako 15.722 erregistroz (eskutitzak, argazkiak, programak, kartelak...) osatutako bilduma dute.

Eresbilek dokumentu asko jasotzen ditu dohaintza moduan, hala nola, Luchy Mancisidor pedagogoak Nekane Lasarte zuzendariak eta Maria Lourdes Goiti de Verkos biolontxelo-jotzaileak emandako materialak, edota Hernaniko apaiz eta organo-jotzailearen organoari buruzko partituraz dokumentazioaz osatutako fondoa. Gainera, Mutrikuko Zezilio Pagoagaren familiak bere obren kopiak ere eskaini zizkion artxiboari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo