GARA > Idatzia > Kultura

«hAUsnART» aldizkariak Sarriri egindako elkarrizketa kaleratu du «Il manifesto»k

GARA | DONOSTIA

Italiako «Il manifesto» egunkariak iaz «hAUsnART» aldizkariak eta ZuZeuk Joseba Sarrionandiari egin zioten elkarrizketa argitaratu zuen asteazkenean, «La vitale grammatica della resistenza» izenburupean. «ETAk estatuaren sparring papera luzaroan bete ondoren, biolentziaren kritika da egin behar dena», adierazten du, besteak beste, Sarrik bertan.

Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak egin zioten elkarrizketa mamitsua «hAUsnART»-en lehendabiziko alean atera zen eta beren webgunean irakur daiteke (basque.criticalstew.org). Beste hedabide euskaldun batzuetan ere bai, oihartzuna izan baitzuten Euskadi Saria jaso berri duen idazlearen adierazpenek. Orain, Italiara iritsi dira bere hitzak.

«Galtzaileen historia eta askatasun esperantza errekuperatu behar dira. Iragana, etorkizunerako nahi denaren arabera konprenitzen da», dio. Edo: «Legalitatea baino askozaz inportanteagoa da legitimitatea».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo