GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baionako Udalak hamar kamera jarriko ditu Santespiritu auzoko kaleetan

A.B. | BAIONA

Joan den astelehenean hartu zuten erabakia Baionako herriko kontseiluan. Jean Grenet auzapezak gehiengoa izanik, Baionako Santespiritu auzoan hamar zainketarako kamera kokatzeko proposamena egin zuen.

Oposizioak ekimen horren zergatiaz galdeginda, auzapezak auzoko herritarrek, gutunez, «segurtasun eza» sentitzen dutela adierazi ziotela ihardetsi zuen. «Santespiritu auzoko herritarrek hainbat aldiz deitu dituzte udaltzainak delinkuentzia ekintza txikiengatik».

Gastuari dagokionez, kamera bakoitzak 7.000 euro balio duela jakinarazi zuten herriko kontseiluan. 35.000 euro Delinkuentziaren Aurkako Ministerio-arteko Funtsak ordaindu beharko lituzke, udalari eskainiriko diru-laguntzarekin, eta gainerakoa, Udalak berak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo