MUSIKA
Zarauzko herriak Francisco Escudero omenduko du, haren mendeurrenean
Francisco Escudero musikagilearen mendeurrena ospatzeko prestatutako egitaraua aurkeztu zuten atzo Zarauzko Udaleko, Gipuzkoako Aldundiko eta omenduaren familiaren ordezkariek, hainbat kultur eragilek lagunduta. Urte osoan zehar gauzatuko diren ekitaldiek musikagilearen musika eta figura dituzte ardatz. Martxoaren 1ean, Ispilu arte galerian, 20 artistak Escuderoren inguruan egindako lanen erakusketa zabalduko dute. Hurrengo egunean, Lizardi antzokian, 19.30ean, dokumentala emango dute.