DANTZA
«Out in», Kukairen azken lana, Egiako Gazteszenan izango da ikusgai
Kukai dantza konpainiak «Out In» ikuskizuna aurkeztuko du gaur, arratsaldeko 19.30ean, Egiako Gazteszenan. Lana iaz Leioako Umore Azokarekin batera ekoiztu zuten «Karrikan» ikuskizunaren garapena da. Lan horretan, Kukaik Damian Muñoz, Virginia Garcia eta Iker Gomez koreografo esanguratsuekin duen elkarlana sakontzen du. «Sorbatza» eta «Aupa Mutil» koreografietan oinarrituta, euren piezetan sakondu dute «Out In» lanaz erditzeko.