GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Defensa de los derechos de las presas y presos políticos

Torturaren laztura, Otaño eta Igeritegiren testigantzetan

Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño Andoaingo herritarrek asteartean atxilotu zituztenetik epailearen aurrean deklaratu arte bizi izandako laztura islatu dute idatziz. Testigantza horien pasarte batzuk dira ondorengo hauek.

p004_f02_143x108.jpg

Iñaki Igerategi

«Nekea eta dardara gainera zetozkidan, ezin nuen gehiago»

«Atxiloketa astelehen gauean izan zen. Tolosan, lantokian, Tolosako Bonbero parkean. Tinbrea jo zuten, eta atea ireki nuenean bi guardia zibil ikusi nituen, uniformatuta. Nire izenagatik galdetu zuten, eta ni nintzela esan nienean esposak jarri eta patrol batean sartu ninduten (...) Etxeko atarian etxean noiz sartu zain geundela, bi guardia zibil gehiago etorri ziren, uniformerik gabe eta zera esan zidaten: «No te vas a comer nada de lo que no hayas hecho, pero lo que has hecho te lo vas a comer sí o sí. Sabemos lo que tienes, pero tú tienes que ratificarlo. Ni tu mujer ni tus hijos tienen por qué sufrir. Quizás tengamos que detener a tu mujer» (...) Hemendik aurrera kotxe normal batean sartu ninduten. Estu-estu gindoazen atzeko hirurak. Belaunak bularraren kontra jarri zizkidaten, makurtuta zeharo eta beraiek nire gainean (...) Mehatxuak etengabeak ziren: astindu egingo nindutela, gidaria atzera pasako zela, askoz indartsuagoa zela (...) Azkenean Madrilera iritsi ginen: kotxetik atera, eta entzutegira joan nintzen arte hartu nuen postura harrarazi zidaten: burua behera eta begiak itxita (...) Ze tortura klase ezagutzen nituen galdetu zidaten. Esateko. Ondoren, torturatuak izan diren nire lagunen izenak botatzeko. «Se te olvida éste». «Al final, serás de los que nos rompen las bolsas. Claro, al ser bombero.... Tendremos que pasar a otras cosas.... Vas a probar todas» (...) Sekulako oihuak entzuten ziren ondoko gelan. Esaten zuten ondoko gelakoa eroa zegoela. Nekea eta dardara gainera zetozkidan eta ezin nuen gehiago zutik aguantatu mugitu gabe (...) Bat-batean txistua ezin tragatu geratu nintzen. Ahoa guztiz lehortu zitzaidan, momentu batetik bestera. Gero eta polikiago hasi nintzen hitz egiten, oso denbora gutxian oso azkar egin nuen behera, gero eta nekatuago, itzaltzen... «¡Imbecil!! habla más alto». Gero, berari garrasirik ez egiteko esan zidan. Ez nekien garrasika edo ahotsik gabe ari nintzen (...) Ezin nuen hitz egin eta lo hartu nuela uste dut. «Despierta» esan zidatelako, baina zehazki ezingo nuke jakin lo hartu nuen edo konortea galdu nuen. (...) Forentsearengana eraman ninduten bigarrenez. Oso gaizki ikusi ninduen eta tratuari buruz galdetu zidan. Ez nintzen ezer esatera ausartu eta ez galdetzeko eskatu nion (...) Bi edo hiru aldiz gehiago atera ninduten gela hartara, ondo ikas nezan (...) Azkenerako ondo-edo ikasiko nuen eta saritu egin ninduten: Sagar bat. Deklarazio poliziala esan bezala joan zen. Prestatu genuen erantzunen bat ahazten bazitzaidan, instruktoreak galdetu egiten zidan. Ofiziozko abokatuak harrituta egin zizkidan galdera batzuk eta tirabiran ibili zen instruktorearekin. (...) Epaileak ez zidan nire abokatuarekin hitz egiten utzi».

Inaxio Otaño

«Emaztea bertara ekarri eta bortxatuko zutela esaten zidaten»

«Astelehen Gaueko hamabiak aldera atea jo zuten etxean. Guardia Zibila zen (...) Nik erantzun nien epailearen aurrean bakarrik deklaratuko nuela. Erantzun horrek asko haserretu zituen. «Como te estás portando mal...» antifaza jarri eta potroetan 3-4 golpe eman zizkidaten. Mehatxuak egiten zizkidaten (...) Madrilera iristean ziega batean sartu ninduten. Ondoren, astearte eguerdia izango zela uste dut, nire ziegatik atera eta beste gela batera eraman ninduten (...) Lehengo galdeketa saio hau 2-3 ordukoa izan zen. Antifaza begietan, denbora guztian zutik(...) Bigarren galdeketa izan zen gogorrena. Astearteko arratsaldeko 20.00ak inguruan hasi eta asteazken goizeko 6.00etan amaitu zen gutxi gorabehera. Antifaza begietan eta hamar ordu haietako denbora gehiena zutik (bi aldiz bakarrik utzi zidaten esertzen). Kolpeak ematen zizkidaten bularraldean, bizkarrean eta barrabiletan, ez oso gogor, modu kontrolatu batean. Barrabilak estutzen zizkidaten. Mehatxuak egiten zizkidaten emaztearekin, haurrekin,.... deklarazioa adostuz gero, hobeto aterako nintzela. (...)Emaztea bertara ekarri eta bortxatuko zutela esaten zidaten (...) Ez dakit zein momentutan, sudurretik usain berezi bat nabaritu nuen. Ahoa itxita eduki nuen denbora guztian, ezer esan edo erantzun nahi ez nielako, eta horregatik, sudurretik arnasten nuenez, usain berezia, pikante usaina bezala nabaritu nuen. Masa moduko bat egiten zuten eta sudurraren aurrean jartzen zidaten. Su ematen zioten eta berehala zerbait berezia arnasten ari nintzela nabaritzen nuen. Honako ondorio hauek nabaritu nituen: nerbioak, hankak ezin nituen geldirik eduki, oreka galdu nuen eta eskuak eta besoak oso hotz nabaritzen nituen. Beste une batean, «búscale la vena», esan zion batek besteari. Bien artean besoa eutsi zidaten eta zainaren inguruan pintxazo txiki bat nabaritu nuen. (...). Elektrodoak jartzeko simulazioa ere egin zidaten. Beste une batean, galtzak indarrez jaitsi zizkidaten eta makurtuta jarri ninduten. Ipurdiko zulotik arkatza edo boligrafoaren punta izan zitekeen zerbait sartu zidaten (...) Eskuak atzean jarri eta poltsa bat ematen zidaten bi eskuekin eusteko. Lurrera erortzen bazen, «poltsarena» egingo zidatela mehatxu egiten zidaten».

La Policía francesa detiene en Angelu a Oier Oa

La Policía francesa detuvo ayer en la localidad lapurtarra de Angelu al joven donostiarra Oier Oa Puyol, según informó Europa Press citando fuentes del Ministerio español de Interior.

La detención se produjo a las 18.30, cuando Oa circulaba en bicicleta por la playa de Angelu. Según fuentes policiales, en el momento del arresto el joven portaba una mochila con documentación falsa y dinero en metálico.

Oier Oa se encontraba huido desde 2009, cuando la Audiencia Nacional ordenó su busca y captura como dirigente de Segi, al no presentarse en el juicio que se celebraba contra él y otros cinco miembros de la organización juvenil. La justicia española le acusa de «liderar las labores de planificación, dirección y ejecución de actividades de Jarrai, Haika o de Segi». Incluido en la lista de «los más buscados» por la Policía española, Oa fue trasladado a dependencias policiales en Baiona, para ser interrogado. GARA

cacheos

Cacheos indiscriminados, más severos de lo normal, también a los familiares, sean estos menores o vayan a una visita tras el cristal, cambios de día de visita sin previo aviso, vis a vis más cortos de lo que establece la ley, desasistencia médica o intenso frío por falta de calefacción en varias cárceles conforman el relato de prisioneros y familiares.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo