Nafarroako Taldekako Bertso Txapelketak baditu finalistak dagoeneko
GARA | LEITZA
Bardoak 2012 Nafarroako Taldekako Bertso Txapelketaren bigarren fasea amaituta, erabakita gelditu da zein hiru taldek jokatuko duten martxoaren 31n Leitzako finala. Lesakako Rimak Exkaxko, Oronoz-Malerrekako Erauntsi eta Etxarri Aranatzeko Bilixkorriko dira finalerako sailkatu diren hiru taldeak.
Joan den asteburuan egin ziren Bardoak 2012 txapelketaren azken hiru saioak Leitzan, Igantzin eta Barañainen. Hiruretan bertsozaleen erantzun bikaina eta giro aparta izan zuten. Larunbatean izan ziren Leitzakoa eta Igantzikoa, eta Barañainekoa, berriz, igandean izan zen. Dagoeneko salgai daude martxoaren 31n Leitzan jokatuko den finalerako sarrerak. Hitzordu horretan, aipatutako taldeak arituko dira oholtzan, bederatzi bertsolari orotara. Saioa herriko pilotalekuan egingo da, arratsaldeko bostetan. Eguna amaitzeko, herria afaria izango da Leitzako eskoletan.
Arabako finala
Bestalde, larunbat honetan, martxoaren 24an, Aramaiok hartuko du Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako Finala.
Saioa Aramaioko pilotalekuan izango da, 17.30ean hasita. Idatzizko txapelketan, Gasteizko Martin Ttipia eta Aramaioko Ai Ene! izango ditugu aurrez aurre. Bat-batekoan, berriz, Aiaraldeko Altubepekoak eta Aguraingo Sorginetxe ikusi ahal izango ditugu lehian.