
DONOSTIA
Gervasio Sanchezek bisitaldi gidatuak egingo ditu Okendo Kultur Etxean
Sanchez argazki-kazetari ospetsuak bisita gidatuak egingo ditu martxoaren 23an eta 24an. Izan ere, martxoaren 22tik maiatzaren 5era Donostiako Okendo Kultur Etxean Gervasio Sanchez argazki-kazetari ospetsuaren «Desagertuak» erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai. Argazkigintza dokumentaleko proiektu zabala da hau, gatazka egoeretan ematen diren indarrezko desagerpenen gaia ardatz duena.