GARA > Idatzia > Mundua

Ramos Hortak Timorreko hauteskundeetan porrot egin duela onartu du

Jose Ramos Hortak, Ekialdeko Timorreko lehendakariak larunbatean egin zen lehendakaritzarako hauteskundeen lehen itzulian hirugarren geratu ondoren, bere porrota onartu eta bigarren itzulian lehiatuko diren bi hautagaiak -Guterres eta Vasconcelos- zoriondu zituen.

p019_f01-148x140.jpg

GARA | DILI

Ekialdeko Timorreko lehendakari Jose Ramos Hortak, larunbatean lehendakaritzarako hauteskundeen lehen itzulian kanporatua izan ostean, bere porrota onartu zuen atzo, eta bigarren itzulian lehiatuko diren bi gerrillariak, Francisco Guterres Lu Olo eta Jose Maria Vasconcelos Taur Matan Ruak, zoriondu zituen.

«Maiatzaren 19an, gauerdi aldean, bigarren itzulian parte hartuko duten bi hautagaietako bati, lehendakari berriari, emango diot boterea», esan zuen atzo Ramos Hortak.

Hauteskunde Batzordeak, atariko emaitzen arabera, Ramos Horta lehendakaria lehen itzulian kanporatua izan zela iragarri zuen.

Francisco Guterres, Fretilin alderdi ezkertiarreko -Timor Independentearen Aldeko Fronte Iraultzailea- hautagaiak, lortu zuen emaitza onena, bozen %28 eskuratuta. Bigarren itzulian, orain arte oposizioan egon den hautagai hau Jose Maria Vasconcelos Indar Armatuen buruzagi ohi eta Ekialdeko Timor Berreraikitzeko Kontseilu Nazionala (CNRT) alderdiko hautagaiaren aurka lehiatu beharko da, zeinak larunbateko hauteskundeetan bozen %25 lortu zuen.

Ramos Hortak bozen %18 soilik jaso zuen. Hala ere, emaitza ofizialak -bozen %100 zenbatuta- egun batzuen buruan jakinaraziko dituzte.

«Aurrez 2006. urtean lehen ministro moduan eta 2007. urtean lehendakari gisa jaso nuenaren aldean guztiz bestelako herrialdea utziko dut», adierazi zuen Ramos Hortak, herrialdea Gerra Zibilaren atarira (2006) eraman zuten heriotza bortitzei aipu eginez.

Hauteskunde hauek, 2002ko maiatzean independentzia eskuratu zuenetik, herrialdean egiten ari diren bigarrengoak dira. Bozketak herrialdearen egonkortasuna neurtzeko proba bat ere izan ziren, Nazio Batuen Erakundearen bake indarrak urte bukaeran herrialdetik joateko prestatzen ari diren bitartean. NBE 1999tik -Indonesiaren 24 urteko okupazioa amaitu zenetik- Timorren presente egon da.

«Hauteskundeak testuinguru lasai eta txukunean egin dira», agertu zuen igandean Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak.

Ramos Hortaren porrotak eta ondorioz kargugabetzeak urte luzeetako ibilbide politiko bati amaiera ematen dio. Bere ibilbide politikoa erbestean Timorreko erresistentziaren bozeramaile gisa hasi zuen, Indonesiaren okupazioak iraun zuen bitartean -1975-1999-. Independentzia eskuratu ostean, 2002tik 2006ra bitarte Kanpo Harremanetarako ministro izendatu zuten, harik eta 2006an lehen ministro postua eskuratu arte. Azkenik, urtebete beranduago bozen %70 eskuratu ostean, Ekialdeko Timorreko Presidentetzara iritsi zen.

Lehendakari kargua eskuratzeko apirilaren 14an lehiatuko diren bi hautagaiak, aldiz, independentziaren alde eta okupazioaren aurka oihanean gerrillako buruzagi gisa egindako lanagatik dira ezagunak.

Lu Olo hautagaia gerrillari lanetan trebea izateaz gain, zuzenbide ikasketak egin zituen, eta orain arte oposizio lanean aritu da egungo Gobernuaren aurka. Tuar Matan Ruak hautagaiak bere alderdi militarra indartu du hauteskunde kanpainan zehar, emakume eta gizonezkoentzako derrigorrezko soldadutza ezarriko duela eta delinkuentziari aurre egingo diola aldarrikatuz.

Urte luzeetako gatazkak herritarren laurdenaren heriotza eragin zuen Indonesiaren okupazioak iraun zuen artean.

Las Elecciones en Timor abren la puerta para retirar las tropas australianas

Las elecciones presidenciales en Timor Oriental, celebradas el sábado pasado, abren la puerta para la eventual retirada progresiva de las tropas australianas, según anunció ayer el ministro de Defensa de Australia, Stephen Smith.

«Esperamos que los próximos dos pasos vayan bien», dijo Smith a los periodistas, al confiar que estos eventos «nos pongan en una buena posición para iniciar las discusiones con la ONU, Timor Oriental y Nueva Zelanda sobre la reducción de nuestra fuerza de estabilización.

Si el proceso electoral se desarrolla sin problemas, Smith consideró que se podría planificar la retirada este año. GARA

bigarren itzulia

Apirilaren 14an egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia Ekialdeko Timorren; Francisco Guterres eta Jose Maria Vasconcelos hautagaiak lehendakaritza eskuratzeko lehiatuko dira.

nobel saria

Kargu aldaketa bitarte -apirilak 19- Ekialdeko Timorreko egungo lehendakariak, Jose Ramos Hortak, Bakearen Nobel saria jaso zuen 1996an, bere herrialdeko Carlos Felipe Ximenes apezpikuarekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo