GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Aukerak ezin dira alferrik galdu

Avironek eta Biarritzek mailari eusteko borrokan aurkari zuzenak dituzten taldeen aurka jokatuko dute gaur arratsaldean.

p050_f01.jpg

Jon LEUNDA

Aukerak ezin dira alferrik galdu; bestela, ondorioak txarrak izaten dira. Avironek eta Biarritzek sekulako aukerak dituzte gaur, eta horietaz baliatzen ez baldin badira, datorren denboraldian Pro 2 Mailan jokatu beharko dutela pentsatzen has daitezke bi taldeak.

Jokatzen lehena Biarritz izango da, eta sailkapeneko azken postuan dagoen Lyonen zelaian jokatuko du gaur 14.15ean. Nahiz eta gaur egun sailkapenari begiratuta ez duen horrelakorik ematen, bi taldeetako jokalarien artean aldeak oso nabarmenak dira, eta zuri-gorriek ezin dute hutsik egin. Garaipena eta puntu gehigarria lortu beharko lituzkete.

Une honetan Lyon sailkapeneko azkeneko postuan dago 26 punturekin, hori bai partida bat gutxiago jokatu du. Biarritz, berriz, hamargarren dago 34 punturekin. Gaur irabazte hutsak asko balioko dio talde lapurtarrari, eta horri erasoko puntua ere gehituko balio, mailari eusteko urrats handia emango luke. Biarritzek azkenaldian gorakada nabarmena egin du, baina lehen ere horrelakoak egin izan ditu, eta gero, honelako partidetan, huts egin.

Gaur galduko balu, atzerapauso handia emango luke, eta berriro ere mailari eusteko borroka bizian sartuko litzateke, eta horrek, gainera urduritasun handia ekarriko lioke talde zuri-gorriari.

Avironek ere ezin du hutsik egin. Aldagela barruko giroa dela-eta, zurrumurru ugari zabaldu dira, eta ez onak, baina orain aurrera egin beharra daukate. Gaur 20.45etik aurrera Brive hartuko du Jean Dauguer zelaian. Une honetan Baionako taldea hamahirugarren postuan dago, jaitsierako postuan, alegia, 30 punturekin, eta postu bat aurretik dauka gaur bisitari izango duen taldea, hiru puntu gehiagorekin. Hori bai, partida bat gutxiago jokatu du Brivek, bere garaian Lyonen aurka atzeratu behar izan zutena.

Gaurko partida denboraldiko garrantzitsuena izango da Avironentzat. Galtzen badu, oso zaila izango zaio Top 14 mailari eustea, eta garaipena erdiesten baldin badu, jaitsieratik aterako da. Baina gero, Brivek falta zaiona irabaziko balu, berriro ere baionarrei aurre hartuko lieke. Hala ere, borrokan jarraituko luke Avironek. Galduta, ordea, ondorioak oso txarrak izango dira.

Irabazte hutsak asko balioko du, baina bonusa lortu eta ez hartzeak, oraindik eta balio handiagoa izango luke. Horregatik, taldeak dei berezia egin die zaleei, eta Jean Dauguer zelaiko harmailak betetzeko eskatu. Jarraitzaileek ere badakite taldeak zenbat duen jokoan, eta dudarik gabe, ondo erantzungo dute gaur. Zuri-urdinek azkenaldian hobekuntza erakutsi dute, eta hori gaur arratsaldean baieztatu beharra daukate.

Neurketak

Biarritzek Lyoni egingo dio bisita, eta Avironek, berriz, Brive hartuko du Jean Dauguer zelaian. Irabazten badute, bi taldeak jaitsierako postuetatik kanpo geratuko dira.

Gernika y Getxo regresan a la competición con la mirada puesta en los play off

El Bizkaia Gernika y el Getxo Artea regresan a la competición para recuperar los partidos que aplazaron en su momento. El Ampo Ordizia, por su parte, no tiene ningún partido retrasado y tendrá fiesta.

El Bizkaia Gernika recibe hoy a las 16.30 a El Salvador, en un partido muy importante para los dos, que tienen como objetivo jugar los play off. Los verdinegros son muy fuertes en Urbieta y no quieren fallar para sumar cuatro puntos y seguir en los puestos altos de la tabla y con el billete para jugar los play off en el bolsillo.

El Getxo Artea visita mañana el campo de la Santboiana a las 12.30. Es un partido muy importante para los dos: para los catalanes por hacerse con el primer puesto que les daría el pase automático a semifinales y para los gualdinegros por no caer de la sexta plaza. J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo