GARA > Idatzia > Kultura

Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketaren finala gaur ospatuko da Aramaion

 

GARA | ARAMAIO

Aramaioko frontoian izango da gaur, 17.30etik aurrera, Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketako finala. Giroa berotzeko, 12.00etan poteoa izango da herriko plazatik hasita eta 14.30ean bazkaria. Saioak bi atal izango ditu: idatzizkoan, Gasteizko Martin Ttipia eta Aramaioko Ai Ene! taldeak lehiatuko dira, honako gaiaz idatzi dituzten bertsoak abestuz: «Zer falta zaio Arabari?».

Gero hasiko da bat-bateko saioa, eta Aiaraldeko Altubepekoak eta Aguraingo Sorginetxe taldeak gai-jartzaileen aginduetara jarriko dira. Bazkarirako eta saioa ikusteko txartelak 25 euro balio ditu, bazkideentzat 20, eta 16 urtetik beherakoentzat 15. Saioko sarrera 7 euroan eskuratu daiteke, bazkideek 5ean eta 16 urtetik beherakoek doan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo