GARA > Idatzia > Euskal Herria

LABek eta Bizi! mugimenduak euskararen aldeko martxa babesten dute

GARA |

Martxoaren 31n Baionako karriketan euskararen aldeko legedia eskatzeko Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak antolatu duten manifestazioarekin bat egin dute LAB sindikatuak eta Bizi! mugimendu altermundialistak.

«Euskaldunen hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen, egiazko jendarte elebidun baten erdiesteko, inoiz baino gehiago euskarak ofizialtasuna ezinbestekoa du», adierazi zuen LABek. Bizi!-k, bestalde, «kultur aniztasuna ezinbestekoa zaio gizarte demokratikoari», erran zuen.

Euskararen aldeko atxikimendurik erakutsi ohi ez duen Pirinio Atlantikoetako presidente sozialista George Labazeek berak ere sostengua eman zien Baionan bezala Estatu frantses osoan eginen diren hizkuntza gutxituen aldeko martxei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo