GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Naroa Geresta, Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimena

Martxoaren 29an burujabetzarako greba orokorra

Gaur egungo marko juridiko politikoa medio, Madrilen eta Parisen erabakitzen dute gure etorkizuna, eta horren ondorioz ateratzen gara kalera, hori aldatzeko atera behar dugu kalera. Euskal Herriko langileok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea eskuratzeko, Euskal Herriko eremu sozioekonomikoan garatuko den, euskal lan harremanetarako esparrua aldarrikatu behar dugu. Eta ez hori bakarrik; kirol esparruan egitura propioak behar ditugu; hezkuntzan, sistema propioak...

Horretarako, gaur egungo markoa gainditu beharra dago. Lan harremanetarako euskal esparrua asmo izatetik errealitate eraikitzera erronka da eta bide horretan martxoaren 29an jarriko dugu lehen harria.

Gaur inoiz baino argiago dugu Euskal Herriak burujabetza behar duela. Ez bakarrik espainiar zein frantsesak ez garelako eta izateko asmorik ere ez dugulako, gaur egun Euskal Herria krisitik atera ahal izateko tresnak ukatzen dizkigutelako.

Zeregin handia dugu oraindik Euskal Herrian eta tamalez gaur egun espainiar zein frantses gobernuen araberako erritmoan egiten dugu dantza. Gure etorkizuna Madrilen eta Parisen erabaki ez dadin, Euskal Herriak lan harremanak arautuko dituen eremu propioaren alde, martxoaren 29an greba orokorra! Euskal Herria kalera!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo