GARA > Idatzia > Kultura

Kultura atzerrian zabaltzeko laguntza berrituak argitaratu ditu Etxeparek

GARA | DONOSTIA

Etxepare Euskal Institutuak euskal sorkuntzaren hedatzera zuzendutako diru-laguntzetara bideratuko du aurtengo aurrekontuaren %30a. Institutuak iaz hartu zituen bere gain kultura kanpoan zabaltzeko diru-laguntzak. Orain, deialdiak berrikusi eta kultur eragileen laguntzarekin hausnarketa prozesua hasi ondoren, zabalkunderako deialdiak eraldatzea erabaki du, Aizpea Goenaga zuzendariaren esanetan, «kalitatea, gardentasuna eta berdintasuna bermatzeko xedearekin».

Ondorioz, bi diru-laguntza berri zabaldu ditu: arte plastiko eta bisualak, musika, arte eszenikoak eta literatura zabaltzeko (370.000 euro) eta merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan parte hartzeko (149.000 euro), euskararen eremu geografikotik kanpo eta aurten betiere.

Zabalkundeko deialdian, eskabideak bi epetan aurkeztu ahal izango dira, musika-kontzertu berezien modalitatean salbu: apirilaren 30a arte eta uztailaren 16tik irailaren 14a arte. Musika-kontzertu berezien modalitatean, ekainaren 8a arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo