GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Espetxe politikaren aurrean, mobilizazioa eta eragileen hausnarketa beharrezkoak dira

Auzitegi Konstituzional espainolak herenegun jakinarazi zuen erabakia mendekuan oinarritutako espetxe politikaren aldekoa eta konponbide prozesuaren aurkakoa da. Inork gutxik jartzen du zalantzan hori Euskal Herrian. Esanguratsua da, gainera, ebazpena Jonathan Powelek Europar Parlamentuan bake prozesuak aurrera egin dezan alde guztietako urratsak eta elkarrizketa aldarrikatu zituen egun berean eman izana. Izan ere, euskal preso politikoei zigorra luzatzea ontzat jotzea Estatu espainolak «terrorismoaren aurkako borroka» denetarako aitzakia zuen garaiko klabean jarraitzen duen erakusgarri da. Joan den aspaldian euskal ordezkari politiko, sindikal eta sozial gehienek behin eta berriro nabarmendu dute euskal presoen auzia lehentasunezkoa dela konponbiderako; hala ere, Estatuak eta bere aparatuek, euskal herritar gehienen uste eta borondatearen aurka, horri guztiari muzin egiten diote. Hori dela-eta, Herrira mugimenduak mobilizatzeko beharra gogorarazi zuen atzo, eta gaur Iruñean izango den manifestazioa herritarrek premia biziko lehentasun hori adierazteko aukera izango da. Hala ere, eragileek ere hausnartu behar dute Estatuaren jarrerari aurre egiteko erronkaz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo