GARA > Idatzia > Mundua

Kofi Annanek bere plana berehala betetzeko eskatu dio Al Assadi

Kofi Annan Siriarako NBEren mandatariak berak osatu bake plana berehala betetzeko exijitu dio Baxar al Assad presidenteari. Izan ere, orain arte ez du egiaztatu indarkeria amaiarazteko urratsik egin duenik, nahiz eta Damasko plana betetzeko prest agertu. Atzo, matxinoen gotorlekuen aurkako bonbardaketak eta erasoak gogortu zituen Siriako Armadak.

p027_f01_199x124.jpg

GARA | DAMASKO

Kofi Annan Nazio Batuen Erakundearen eta Arabiar Ligaren mandatariaren pazientzia galarazten ari da Siriako Gobernua. Gatazka amaiarazteko berak osatutako plana berehala betetzeko exijitu dio Baxar al Assad presidente siriarrari.

«Plana berehala beteko duela espero dugu. Argi dago, ez dugu indarkeriaren bukaera egiaztatu. Horixe da gure kezka nagusia», adierazi zuen Annanen bozeramaile Ahmad Fawzik .

«Hilketak bukatu behar dira derrigorrez eta agintari siriarrak dira plana azkar batean betetzeko ardura dutenak», gaineratu zuen.

Nazio Batuen Erakundearen eta Arabiar Ligaren mandatariak aurkeztu zuen planak jasotzen duenez, NBEk gainbegiratuta, alde guztiek indarkeria armatu era guztiak bertan behera utzi behar dituzte; laguntza humanitarioa gatazkak jasaten duten eskualdeetara iristea ahalbidetu behar dute eta arrazoirik gabe atxilotutako pertsonak askatu behar ditu Gobernuak.

Bestalde, Al Assad Annanen plana betetzeko prest azaldu da, baldin eta «talde terroristek» ekintza armatuak bertan behera uzten badituzte. Horrez gain, laguntza ematen dieten inguruko herrialdeek -Saudi Arabia eta Qatar- oposizioari dirua eta armak emateari uzteko eskatzen du.

Europar Batasunak ere Siriak Annanen plana onartu izana txalotu zuen; «benetan egin dezala da guretzat garrantzitsuena», gaineratuta.

Gauzak horrela, plana betetzeke den bitartean, Armadak matxinoen gotorlekuen aurkako erasoari eutsi zion atzo. Homs hiriko hainbat auzo bonbardatu eta Idleb eskualdean erasoak gogortu zituen, oposizioko taldeen esanetan. Horiek adierazi zutenez, kalean geratzen ziren gorpuak ezin izan zituzten jaso, frankotiratzaileak zirela-eta. Gutxienez 40 pertsona hil ziren ekintzotan, horietatik 10 inguru Homsen izandako bonbardaketetan, eta gainerakoak Alepon, Haman, Damaskon, Deir al Zoren eta Deraan jazo ziren.

Oposizioak azaldu zuenez, Siriako iparraldean Armada eta desertoreen Siriako Armada Librearen arteko gatazkak ere izan ziren. Bestalde, Sana berri agentziaren arabera, segurtasun indarretako hamar kide hil ziren «talde terroristen ekintzetan» Damasko, Homs, Alepo eta Idleben. «Oraindik ez dugu ezer ikusi Siria su-etena betetzeko eskaerei erantzuten ari dela eta artilleria eta arma astunak kasernetara itzuli direla egiaztatzeko», salatu zuen AEBetako Estatu Sailak.

Kofi Annan Iranera joango da

Bestalde, Kofi Annan Teheranen izango da laster, Irango agintariekin Siriako egoerari buruz mintzatzeko. Bere bozeramaileak jakinarazi zuenez, data oraindik ez dago erabakita.

El grupo de «Amigos de Siria» intenta aumentar la presión

Representantes de más de 70 países participan mañana en Estambul en el encuentro del denominado grupo de «Amigos de Siria», con el fin de aumentar la presión sobre el régimen de Bashar al Assad. Los líderes de la diplomacia de EEUU, las principales potencias europeas y la mayor parte de los países de la Liga Árabe participarán en esta segunda conferencia del grupo en el que la oposición estará representada por el Consejo Nacional Sirio (CNS). Rusia y China han rechazado la invitación. El enviado especial de la ONU y la Liga Árabe para Siria, Kofi Annan, y el secretario general de Naciones Unidas, Ban Ki-moon, también estarán ausentes en esta ocasión. Según Turquía, anfitrión de la conferencia, y que acoge en su suelo a casi 18.000 refugtiados sirios, «el objetivo principal de este foro será aumentar la presión para que cese la sangrienta represión» que, según la ONU, ha provocado ya más de 9.000 muertos. Un responsable turco anunció que se debatirán sanciones adicionales contra Damasco y que, sobre todo, se tratará de obligar a Bashar al Assad a que acepte el compromiso de aplicar el plan de seis puntos presentado por Kofi Annan. «El mensaje de Annan a la comunidad internacional es de no tomar iniciativas paralelas. Intentemos avanzar en la misma dirección», afirmó una fuente diplomática europea. También la misión humanitaria estará sobre la mesa y se discutirá la creación de un fondo internacional para financiar la ayuda a la población civil que ha huido a países limítrofes, según un oficial turco, pero también el aumento de la asistencia en el interior. GARA

Clinton, arabian

Hillary Clinton AEBetako Estatu Saileko idazkaria Saudi Arabian izan zen atzo eta Abdala erregearekin eta Saud Al-Faisal Saudi Arabiako Atzerri ministroarekin elkartu zen Siriaren inguruko ekimenak adosteko.

Movilizaciones para denunciar el abandono de los países árabes

Las manifestaciones que la oposición siria llevó ayer a cabo en varios puntos del país denunciaron la inacción de los países árabes frente a la represión del régimen, decepcionados porque la cumbre árabe celebrada el pasado jueves en Bagdad, ante la división de posturas, se limitara a llamar al diálogo a ambas partes y no mostrara un apoyo decidido a armar a la insurgencia. «El abandono de los árabes y el silencio de los musulmanes son las mayores dificultades a las que se enfrentan los sirios», se leía en una pancarta en Kafaroma, en la provincia de Idleb.

«Resistiremos hasta la última gota de nuestra sangre», «Siria sangra», rezaban otras en Erbine, cerca de Damasco. «Los musulmanes y los árabes nos han abandonado, pero Dios está con nosotros», se leía en la página de La Revolución Siria 2011, que convocó, como cada viernes, movilizaciones contra Bashar al Assad. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo