GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

PILOTA

Bielle eta Ozafrain finalerdietan aritzeko moduan dira


 
J.L.

Biellek eta Ozafrainek finalerdietan aritzeko txartela segurtatu zuten atzo Etxeberriri eta Lanberti 40 eta 24 irabazi ostean. Lehen fase honetako hiru partidak irabazi dituzte.

Atzokoan oso neurketa erosoa izan zuten. Etxeberrik eta Lanbertek binaka jokatzen ez dakitela erakutsi zuten. Bakoitzak berea egin nahi izan zuen, aurreko partidetan bezalaxe, eta horrela irabaztea ezinezkoa da.

Markagailua honela joan zen: 1-0, 1-1, 2-2, 7-2, 11-5, 20-10, 24-18, 33-19, , 36-20 eta 40-24. Saketik 8 tanto egin zituen Biellek, eta hiru besterik ez Herve Etxeberrik.

Lehen partidan, berriz, Alfarok eta Etxetok 40 eta 34 irabazi zieten Larretxeari eta Jannotsi. Hala ere, bi bikoek final-laurdenak jokatuko dituzte. Hasi aurretik ere bazekiten biek hurrengo fasean izango zirela, finalerdietara sailkatzeko berriz, ia aukerarik ez zutela, eta oso norgehiagoka gustagarria eskaini zuten biek.

79 minutuko iraupena izan zuen partidak, eta markagailua honela joan zen: 4-0, 6-6, 11-6, 13-13, 17-17, 22-17, 29-24, 31-31, 32-32, 39-34 eta 40-34. Saketik sei tanto egin zituen Alfarok, eta hiru gutxiago larretxeak. Honek falta bat ere egin zuen hasierako jokaldiarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo