GARA > Idatzia > Kultura

Bob Dylanek Baionan kontzertua eskainiko du uztailean

KAZETA.INFO | BAIONA

Bob Dylan Baionako zezen-plazan izanen da heldu den uztailaren 20an, hau da Lapurdiko hiriburuko besten atarian. Kontzertuaren antolatzailea den Prolymp-ek baieztatu zuen atzo informazioa. Sarrerak bihartik goiti salgai izanen dira. Mundu osoan kontzertu anitzetan aritu da Bob Dylan, eta Euskal Herrian kantatu izan du aitzinetik ere. Azken aldikotz, Gasteizeko Azkena jaialdian izan zen, badira bi urte. Bonnen izanen da uztailaren 4an eta 13tik 15era Benicassin-en hartuko du oholtza. Pariseko Musikaren Bizitegiak erakusketa berezia eskaini dio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo