GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Aintzane Bergara Aldaz Sebasen senideen izenean

Ikurrina falta da Sebasen hilobian

1977ko martxoaren 8an erail zuten kontrol batean Sebas Goikoetxea Mariezkurrena Ibarrako semea, Nikolas Mendizabal Barandiaran Zarra zaldibiarrarekin batera. Geroztik, ikurrina batek edertzen du Sebasen hilobia. Azken bi urteotan ordea, ikurrinak ez du denbora luzez irauten. Jarri orduko kentzen dute eta, horrela, etenik gabe.

Joan den martxoaren 8an, hil zutenetik hona urtero egin ohi dugun bezalaxe, Ibarrako hilerrian izan ginen senideak eta lagunak. Lore eskaintza egin genion (eta bide batez, baita Josetxorenean ere) eta ikurrina jarri genuen Sebasen hilobian. Ez dira hiru aste pasa eta ikurrina falta da berriz ere. Honen aurrean, ez dakigu zer egin daitekeen. Soilik gauza bat eskatu nahi genuke: bakean utz gaitzatela behingoz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo