GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

DEIA | Juanra Madariaga 2012/4/1

Normala, desnormala

(...) Hurrengo egunean, betikoek normaltasuna hitza hartzen zuten ahotan, dena normala izan zela adierazteko, grebak ezin izan duela ezer ere desnormalizatu. Zenbakiekin gora eta behera ibili ziren, gezurrekin bezainbeste, anormaltasun moderatua izan zela kontatzeko. Gutxieneko zerbitzuak ondo ibili ziren bere jardunean, eta horrek ez du esan nahi normaltasuna bazegoenik, inondik inora. Baina errealitatea ikustea baino ez zegoen. Toki guztiak itxita, dendak, gasolindegiak, supermerkatuak, autobiak, egunkaririk ez... grebak jarraipen zabala eta handia eduki zuen, Euskal Herrian bederen, eta jendea kalean egon zen, langileria kalean egon zen. (...)

Greba bateratua izan zen, eta pertsona orok argi eta garbi ikusi zuen eginbeharra bazegoela. Hala, ELAk, LABek, EILASek, ESK-k, EHNEk eta hainbat gizarte taldek bat egin zuten deialdiarekin. CCOOk eta UGTk ere bat egin zuten greba egunarekin, Hego Euskal Herrian eta Espainian.

Hurrengo egunean, herriaren oihuari inolako jaramonik egin gabe, guztiok espero genituen murrizketak haizatu zituen PPko mandatariak, lotsarik gabe, agente sozialek behar duten errespetua kontuan hartu gabe, bere erreinuko biztanleriaren (ez bakarrik bere aldeko boto eman dutenak) etorkizuna aintzat hartu gabe. Despidoak, pobrezia, etxe hustuketak, soldata baxuak, arazo ekonomikoak... ekarriko ditu Raxoik, herritarren eskaerei erreparatu gabe.

Berriz, demokrazia hitza eta esanahia, normalizazioaren bidean dira. Euren normaltasunez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo