GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak | Binakakoa

Lanbertek eta Kurutxarik finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu dute

LANBERT-KURUTXARRI 40

ALFARO-ETXETO 37

 

Jon LEUNDA

Lanbertek eta Kurutxarik irabazi zuten atzo Arrangoitzen jokatutako final laurdena, nahiz eta hasieran dirua nabarmen atera zen beraien aurka. Hala ere, partidaren erdian atera zuten aldea nahikoa izan zuten kanporaketa gainditzeko, eta orain finalerdietan Ibarrolaren eta Harizmendiren aurka jokatuko dute.

Neurketaren erdialdera arte oreka izan zen markagailuan, baina, 16-16 adostuta egon ostean, irabazleek 18-7ko partziala lortu zuten markagailua 34-23 jartzeko. Horrekin norgehiagoka erabakita zegoela zirudien, baina ez zen horrela izan, eta lanean jarraitu behar izan zuten garaipena erdietsi ahal izateko.

Final laurdenetako azkeneko partida gaur jokatuko da Baigorrin. Bertan, ordea, Waltari ez da arituko. Giltzurruneko arazoekin erietxean egon da, eta jadanik alta jaso baldin badu ere, ez dago jokatzeko moduan; bere ordez Intxauspe arituko da Bonebeltxerekin. Aurrean, berriz, Larretxea eta Jannots izango dituzte. Jaialdia 16.00etan hasiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo