GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

NATIONAL

Cherbourgen bi puntu utzita itzuli da Aviron Lapurdiko hiriburura

CHERBOURG 1
AVIRON 1
 
Jon LEUNDA

Avironek mailari eusteko aukerei eusten die, baina geratzen diren zortzi partidetan huts egiteko tarterik ez dauka; bestela aukera guztiak agortuko zaizkio.

Cherbourgen aurkako partidan bi puntu utzi zituzten susmoarekin etxeratu ziren lapurtarrak. Neurketa ona egin zuten, etxekoak baino gehiago izan ziren, baina, hala ere, galtzen hasi ziren. Neurketa amaitzear zela berdindu zuen Gironek.

Geratzen ziren minutu apurretan lanean jarraitu zuten lapurtarrek, eta bigarren gola ere egin zuten, baina epaileak ez zuen ontzat eman. Baionarren kexak alferrikakoak izan ziren eta amaieran puntu batekin etxeratu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo