GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lurralde elkargo berezia sustatzeko eskatu du Garapen Kontseiluak

Berezko instituzioaren sorreraren gaineko eztabaidan, urrats berria da atzo Garapen Kontseiluak eman zuen gomendioa. Aukera guztiak aztertu ondoren, egungo «erronkei» hobekien erantzuten dion instituzioa lurralde elkargoa da, erakundearen ustez. Egitura horren eskumenak, zerga-arloa eta antolaketa zehazteko daude oraindik. Hautetsien Kontseiluari lehenbailehen lantalde bat osatzeko aholkatu dio. Azken horrek maiatzean eginen du Batzar Nagusia.

p014_f01.jpg

Ainize BUTRON |

Ipar Euskal Herriak behar duen instituzio motaren inguruan sei hilabeteko eztabaida bideratu ondoren, Garapen Kontseiluak biharko «erronkei» hobekien erantzungo liekeen egituraketa «estatutu bereziko lurralde elkargo» bat litzatekeela azaldu zuen atzo.

Erabakia «gomendio» gisa zabaldu bazuen ere, Jean Baptiste Etxeto egiturako zuzendariak «ondorio historikoak» dituela nabarmendu zuen. «Erabakia gertakari irmo eta halaber sinbolikoa da. Prozesu batean etapa bat da», baieztatu zuen.

Garapen Kontseiluak eta Hautetsien Kontseiluak eskaturik, Jean Gourdou eta Jean Pierre Massias adituek «egituratze eta gobernantza moldeari» buruzko txostena kaleratu berri dute. Txosten hori oinarri hartuta, Garapen Kontseiluko zuzendaritza batzordea joan den apirilaren 5an bildu zen, eta bertan lurralde elkargoaren alde apustu egiteko aholkua ematea erabaki zuten. Horrekin batera, Hautetsien Kontseiluari, eskaera zehatzak egin zizkion. «Erronka berriak ireki zaizkigu. Legeak, egun daukagun pays egitura koadro juridikorik gabe uzten du, eta, halaber, herri elkargoak indartzen ditu. Egoera horrek ahulduko gaitu, eta kudeaketa molde berri baterantz joatera behartzen gaitu», nabarmendu zuen Etxetok.

Hautetsien Kontseiluari

Egungo egituratzetik lurralde elkargo baterantz joateko bidea bermatu ahal izateko baliabideak emateko proposatu zion lehenik Hautetsien Kontseiluari. Garapen Kontseiluaren ustez, oraindanik lantalde bat osatu beharko da lurralde elkargo horrek zer nolako izaera ukan dezakeen irudikatzeko. «Antolaketa, eskumenak eta, zerga arloan zein baliabide ematen dituen aztertu beharko da», argitu zuen Etxetok.

Horrenbestez, Garapen Kontseiluaren erranetan, berezko lurralde elkargo horrek ez du izan behar gaur egun Ipar Euskal Herrian dagoen egituren paisaian instituzio bat gehiago. «Lurraldearen beharrei erantzun behar die, eta beste egiturek daramaten lanaren gehigarri izan behar du», azaldu zuen.

Egoera horretan, Hautetsien Kontseiluaren izaera aldatzea premiazkoa dela esan zuen. Elkarte izatetik estatutu publikoa hartzera pasa beharko du.

Gomendio horiek guztiak datorren apirilaren 27an helaraziko dizkio Hautetsien Kontseiluko administrazio kontseiluari. Eztabaida prozesuak aurrera jarraituko du ondotik egitura horren baitan. Maiatzean ospatuko du Hautetsien Kontseiluak biltzar nagusia. Horren ondotik, gomendioak bere egiten dituen erabaki beharko du. Estatu frantseseko gaurkotasun politikoa -hauteskundeak eta Senatuko demokraziari buruzko jardunaldiak- kontuan harturik, erabakiak lehenbailehen hartu behar direla adierazi zuen Garapen Kontseiluak.

Garapen Kontseilua

1990an sortu zenetik, gizarte zibilaren eta hautetsien artean zubiak sortu eta oreka bat lortzea izan du xede. Etorkizuneko egituraketa berriarekin, hautetsien eta gizarte zibilaren arteko oreka hori manten dadin eskatu du Garapen Kontseiluak.

El PNB satisfecho con la «recomendación»

El PNB se mostró satisfecho con la decisión del Consejo de Desarrollo ya que con esa recomendación «legitima» la reivindicación de la Colectividad Territorial para Ipar Euskal Herria. Por nota de prensa, los jeltzales anotaron que la decisión ha sido aprobada por una gran mayoría de los miembros del Consejo de dirección de la estructura, lo que demuestra «la evolución positiva de la sociedad civil». «Esta opción institucional se convierte en prioritaria. Aunque los ediles no se hayan pronunciado todavía, la salida para la carrera a favor de la Colectividad Territorial esta ya lanzada», insistió el PNB.

Recordó, asimismo, que para que el proyecto «sea viable» tendría que acumular distintas competencias de instituciones ya existentes como las del Departamento o la Región y experimentar en distintos ámbitos. Esas experimentaciones tienen que permitir, para los jeltzales, facilitar la vida de los administrados, ganar en eficacia -como por ejemplo con la gestión de la red de transportes-, impulsar una «verdadera» cooperación con la Comunidad Autónoma Vasca y la Comunidad Foral de Nafarroa, e, impulsar una política de vivienda, gestionar los fondos europeos y trabajar sobre estatuto regional para el euskera. Terminó felicitándose a si mismo ya que «su proyecto institucional» corresponde a la opción escogida hoy en día por el Consejo de Desarrollo. A.B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo