GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora | Urrezko lehiaketa

Faboritoen zerrendakoak hasi dira burua agertzen

Lasa, Mugertza II.a, Mujika, Otaegi eta Senosiain I.a asteburu honetan sartuko dira lehiaketan. Bihar, Zerainen izango da saioa eta etzi, berriz, Zumaian.

p042_f01_97x60.jpg

Jon LEUNDA

Hirugarren jardunaldia jokatuko da Urrezko Aizkoran, eta jadanik hasi dira izen ezagunak agertzen. Ekinaldia Zerainen izango da bihar, 12.00etan.

Bertan, Dorronsoro, Lasa, Mugertza III.a, Kañamares II.a, Eneko Saralegi, Resano, Jauregi, Zubiaga, Kintana, Irazabal, Rodriguez I.a eta Rodriguez II.a arituko dira. Hamabi aizkolari, eta hasiera batean lau multzotan banatuta neurtuko dira. Amaieran, aurreko kanporaketetan bezalaxe, bi onenek lortuko dute hurrengo faserako txartela.

Hurrengo saioa etzi izango da Zumaian. Herriko jaietako egun handian, sei aizkolari neurtuko dira, eta hemen ere hurrengo fasean aritzeko bi txartel banatuko dituzte. Parte hartuko dutenak, berriz, honako hauek izango dira: Erasun, Senosiain I.a, Larrañaga, Mugertza II.a, Mujika eta Otaegi.

Faboritoak aipatzea ez da oso erraza izaten lan hauetan, oso laburrak izaten baitira, eta hor edonork irabaz dezake, eta galdu ere bai. Deskuidu txiki bat edo adar bat nahikoak dira aukerarik gabe geratzeko. Zerainen kontuan hartu beharko dira Lasa, Dorronsoro edo Mugertza III.a aizkolariak, baina kontuz ibili beharko dute segoviarrekin. Zumaian ere seietatik edozeinek lor dezake aurrera egiteko txartela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo