Estatu frantsesari mugitzeko eskatu dio Euroaginduaren Aurkako Kolektiboak
Jon Kepa Parot eta Filipe Bidartek pairatzen duten egoera salatu ondoren, Aieteko Adierazpenak eskatzen duenari jaramon egiteko eskatu zion Estatu frantsesari Euroaginduaren Kontrako eta Konponbide Demokratikoaren Aldeko Kolektiboak.
GARA |
Aieteko Adierazpenaren ondotik Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko aukera berri bat sortu dela gogorarazi eta gero, Euroaginduaren Kontrako eta Konponbide Demokratikoaren Aldeko Kolektiboak Estatu frantsesak ez duela bake prozesuan inplikatzeko asmorik salatu zuen. «Frantses Estatuaren erantzun bakarra, legeria berezien bidez aplikatzen duen errepresioa da», nabarmendu zuten.
Hala, mugimendu honek Jon Kepa Parotek pairatzen duen egoera onartezina salatu zuen. Mureteko presondegian da egun. Duela 22 urte espetxean da eta duela lau aske behar zuen. Parotek hiru aldiz eskatu du baldintzapeko askatasuna eta berriz ere ukatua izan zaio, arrazoi eztabaidagarriengatik, talde honek salatu zuenez.
Filipe Bidarten kasua ere aipatu zuen mugimendu honek, eta beroni prokuradoreak Euskal Herrira itzultzea ukatu izana ere deitoratu zuen.
«Ezinezkoa da baldintza horietan prozesu bat martxan ezartzea, erran gabe doa frantses Estatuaren ardura argia dela», gaineratu zuten.
Gauzak horrela, Estatu frantsesaren mututasunaren aurrean, mugimenduak preso eri eta baldintzapean askatuak izan daitezkeenak libratuak izan daitezen eskatu zuen. «Presoak Euskal Herrian bilduak izan daitezen eta orokorki beren baldintzak hobetu daitezen aldarrikatzen dugu, bake prozesuan parte hartzeko», gaineratu zuten.
Horrekin batera, epaiketa politikoak, errepresio mota guztiak eta legeria bereziak bertan behera geldi daitezen eta azken urteetan legez kanpo utzi dituzten erakunde eta alderdi politikoak legeztatuak izan daitezen eskatu zuen Euroaginduaren Kontrako eta Konponbide Demokratikoaren Aldeko Kolektiboak.
Ernesto Prat aske
Bestalde, Estatu espainolak eskatu eta Estatu frantsesak onartu zuen euroagindu bat tarteko preso zen Ernesto Prat berriozartarra aske utzi zuten atzo, 25.000 euroko bermea ordaindu ostean. Alcala-Meco espetxean zen. Urtarrilean Urruñan atxilotu zuten eta Seysseseko espetxean izan ondoren Espainiaratu zuten.
Jon Kepa Parot eta Filipe Bidarten kasuak salatu, eta Parisko Gobernuari Madrilen politikari jarraitzeari uzteko eta une politiko berriari eusteko eskatu zion Anai Artea elkarteak.
Herrira ha convocado una concentración ante los juzgados de Baiona el martes a las 19.00 con el lema «Bizi osorako presondegi zigorrarekin bukatu orain! Jon Kepa askatu». El Colectivo Contra la Euroorden y Por la Solución Democrática ha mostrado su apoyo.
Herrira denunció que Parot tenía que estar ya libre y que, pese a ello, el pasado 21 de abril, le volvieron a negar por tercera vez la solicitud de libertad condicional.
Por otra parte, vecinos de Arbizu participarán en la Marcha a Zuera organizada por colectivos aragoneses. Jesus Mari Mendinueta, preso enfermo, está en esta prisión.
Asimismo, delegados de LAB se concentraron ayer ante la Delegación del Gobierno español en Iruñea para reclamar el fin de las políticas de excepción.
En defensa de los derechos de los presos, ayer hubo concentraciones en Tafalla (38), Berriz (25), Lekeitio (117), Getaria (48), Lizarra (61), Bera (25), Zarautz (154), Ondarroa (235), Agurain (30), Mundaka (21), Aulesti (69), Oñati (50), Bergara (53), Ugao (39), Lizartza (33), Legorreta (29), Zornotza (127), Zizur (30), Lazkao (70), Amurrio (65), Algorta (93), Andoain (60), Bilbo (90), Iruñea (380), Elizondo (28), Etxarri (82), Donosti (160), Santutxu (200), Gasteiz (640), Elgoibar (63), Hernani (225), Orereta (217), Barañain (57) y Usansolo (15). GARA