GARA > Idatzia > Euskal Herria

Indarrak batuz, prozesuan urratsak egingo direla dio ezker abertzaleak

Euskal Herriak bizi duen egoera berri honen aurrean indarrak biltzeak prozesuan sakontzea ekarriko duela adierazi du ezker abertzaleak, euskal preso politikoei ezarritako salbuespen neurriak salatzeko larunbatean Bilbon egindako manifestazioaren harira atzo plazaratu zuen prentsa oharrean. Era berean, elkarrizketaren garrantzia nabarmendu du, baita Estatu espainolak orain arte erakutsitako «blokeo eta erabateko itxikeriaren aurrean» ere.

p012_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Bilbon, beste behin ere, milaka lagunek «Salbuespen neurriak indargabetu. Konponbide garaia da» lelopean euskal preso politikoen eskubideen alde eta «Parot doktrinaren» aurka kaleak bete ostean, ezker abertzaleak balorazioa plazaratu zuen atzo. Indarrak biltzearen balioa nabarmendu zuen, horixe delako, bere ustetan, «gure herrian aro berria irekitzea posible egin duena». Hain zuzen, indarrak batzeak, era berean, «prozesuan sakontzea ahalbidetuko» duela dio, «inertzia eta jarrera oztopatzaile guztiak gaindituz».

Elkarrizketa da nabarmentzen duen beste puntuetako bat. «Estatuak erakutsitako blokeo eta erabateko itxikeriaren aurrean, ezker abertzaleak deritzo irtenbide eta bake agertoki bat eraikitzeko ezinbestekoa dela elkarrizketa eta akordio prozesu bat garatzea». Bide horretan, Aieteko Adierazpena eta bere edukiak konponbide prozesuaren bide-orriak direla dio, eta euskal herritarren gehiengoa bat datorrela elkarrizketaren aldeko jarrerarekin.

Prozesua behin eta berriro boikoteatzeko nahiari indar metaketatik eta herri mobilizaziotik erantzuteko beharra nabarmentzen du, euskal jendarteari dei eginez jarrai dezan mobilizatzen eta irekitako aro berrian «paper protagonista» izaten.

Salbuespen neurriak

Ezker abertzalearen iritziz, Bilboko manifestazioa «konponbidearen aldeko bozgorailu eta Euskal Herrian bakea eraikitzeko aukera historikoa zapuzteko Gobernu espainiarrak bultzatzen dituen salbuespenezko neurrien aurkako aldarri» bihurtu zen.

EPPK-k ere, bere ordezkarien bitartez, elkarrizketarako borondatea «argi eta garbi» erakutsi duela dio. Elkarrizketarako prest daudenen aurrean, ordea, «blokeo» politikaren defendatzaile «sutsuak» diren PPko Rajoy, Fernandez Diaz eta Basagoiti daudela dio. «Gatazka politikoaren behin betiko konponbidearen bidez bakea lortzeko aukera usteltzen utzi nahi du PPk. Horretarako eskubide urraketan eta indarkerian oinarrituriko estrategia darabil. Eskubide urraketa da bere argudio politiko bakarra eta aitzakia ezberdinen bidez ezkutatu nahi du bere immobilismoa» dio.

Horrela, euskal preso politikoei neurri kolektiboak ezartzearen aurka PPk duen jarrera «erabateko hipokrisia ariketa bat» baino ez dela dio ezker abertzaleak, eta «PSOEren ildoari jarraiki» , «mendekuan oinarrituriko salbuespen politika era kolektiboan ezartzen jarraitzen duena» PP bera dela.

pse, EAJ eta pp

Euskal Herritik zein nazioarteko komunitatetik egindako deien aurrean, Estatu espainola bunkerrean gordeta dagoela dio. «Horretarako Madrileko Kongresuan PSOErekin eta EAJrekin aurkezturiko itunari eusten dio PPk».

Para Urquijo, el lehendakari «no tiene un papel muy importante»

El delegado del Gobierno español en la CAV minusvaloró ayer el papel institucional que puede desempeñar Patxi López en el nuevo escenario político abierto en Euskal Herria tras el cese definitivo de la lucha armada de ETA. «Lo que está haciendo el lehendakari, supongo que lo hará con la mejor de las voluntades, pero creo que no tiene un papel muy importante que jugar. Puede ayudar, pero el que tiene la mayor responsabilidad es el presidente y el Gobierno de España», comentó Carlos Urquijo en una entrevista publicada por «Deia».

En relación a la nueva interlocución del Colectivo de Presas y Presos Políticos Vascos (EPPK) y su propuesta de diálogo con el Gobierno de Mariano Rajoy, Urquijo manifestó que «lo que tiene que hacer [el Ejecutivo español] es lo que ha hecho hasta la fecha, que es cumplir la ley y el Código Penal».

Añadió que «si los presos de ETA creen que su situación no es la adecuada y pretenden algo distinto, ya saben los mecanismos para acogerse y acceder a los beneficios penitenciarios de los que disfrutan el resto de reclusos».

En el mismo sentido, señaló que le «importa poco» que los interlocutores de EPPK sean «más proclives al diálogo», incidiendo en que el Gobierno del PP «no necesita ningún tipo de interlocución con los presos de ETA. La interlocución con la Administración penitenciaria, en todo caso, tiene que ser a nivel individual con cada preso y es irrelevante quiénes hayan elegido los presos, porque no va a haber una interlocución como colectivo». Además, dijo que «no hay absolutamente nada que hablar» con ETA. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo