GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Gizarteak eskatutako nazio estrategiaren bidean

Ezkerreko abertzale eta subiranistek orain aspaldi ez dela pentsaezina zen indar metaketaren aldeko apustuari heldu diote azken garaian. Denen gogoan zegoen hartarako denbora hartu beharko zutela, eta joan ere, joan da denbora, baina, halaber, orain aspaldi ez dela pentsaezinak ziren mugimendu eta akordioak gauzatuz joan dira. Aldebakarreko mugimendu eta konpromisoek, gatazken konponbidearen logikan legokiekeen erantzunik jaso ez duten arren, estrategia nazional batek ezinbesteko duen indar metaketa mesedetu eta ahalbidetu dute. Indar metaketa horrek dagoeneko euskal lurralde osoko hainbat alderdi bildu ditu, eta aurki estrategia nazionalerako beren engaiamendua aurkeztuko dute Abertzaleen Batasuna, Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta ezker abertzaleak. Konpromiso horrek, jakina, ez luke heldu den 28an Ficobako ekitaldian bukatu behar, eta ez da han bukatuko, Euskal Herri osoan erabaki eskubidearen aitortza lortzeko helburura arteko konpromisoa baita, beti ere lurraldean lurraldeko berezitasunak eta erritmoak errespetatuz, baina oraingo arazo nagusiei aurre eginez: gatazka gainditzeko prozesua bultzatu eta egungo eredu kapitalistaren aurrean alternatibak aldarrikatu eta eskaintzea. Engaiamendu horrek indarrak biltzen jarraitu beharko du, euskal gizarteak, «prozesuaren protagonistak», eskatzen duen bidetik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo