GARA > Idatzia > Kultura

Hirinet.net, Gasteizko euskaldunentzako sareko atari berria abian dago jada

GARA | GASTEIZ

GEU elkarteak Gasteizko euskaldunentzako sareko atari berria abian jarri du: Hirinet.net. Informazioa, entretenimendua, gaurkotasuna eta parte-hartzea dira sareko

hedabide euskaldun eta euskaltzale berri honen ezaugarri nagusiak.

Hirinet egitasmo komunikatibo berria abian jarri du GEU elkarteak. Gasteiztik eta Gasteizerako sareko hedabide euskaldun eta euskaltzalea izango da eta honen helburua Gasteizko euskaldunok sarean dugun topagunea izatea da, informazio eta entretenimendu iturri bezala erabil dezagun.

Hirinet egitasmoa bultzatu duen GEU elkartea 1992an sortu zen «GEU» aldizkariarekin batera, Gasteizko euskaldunon komunitatea trinkotu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu zituelarik. Hogei urte hauetan hainbat eta hainbat egitasmo jarri ditu martxan eta hiriko euskaltzaleon artean erreferente bat bilakatu da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo