GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14 | Lyon REmo

Aviron ez da jaitsieratik irten, baina dauden lekuan jarraitzeko urrats garrantzitsua egin du

LYON 19

AVIRON 20

J. L.

Avironek irabazi beharra zuen atzo eta ez zuen hutsik egin. Garaipen horri esker, zuri-urdinek mailari eusteko aukerei eusten diete. Erasoko puntua lortzea ere oso garrantzitsua zen, eta lortu izan balute, gainera, jaitsierako postutik ihes egingo zuten, baina lau puntu bakarrik batu zituzten.

Atzoko jardunaldiak, gainera, ondorio batzuk utzi zituen. Lyonek jadanik maila galdua du eta borrokatik kanpo geratu da. Avironen aurretik zegoen Bordelek ere irabazi egin zuen, eta lehen bezala jarraituko du. Brivek galdu egin zuen bere partida eta Avironekin puntuetan berdinduta geratu den arren, jaitsieratik kanpo daude.

Bi jardunaldi geratzen dira, eta zuri-urdinek irabazi egin behar dituzte bi partidak. Hori lortzen badute, mailari eutsiko diote, baina lortzen ez badute, akabo, Pro 2 Mailara jaitsiko dira. Atzokoa ez zen partida ona izan. Lyonek mailari eusteko zituen aukera apurrei eutsi ahal izateko, irabazi beharra zeukan, eta lapurtarrek ere gauza bera egin beharra zeukaten, helburua lortzeko.

Presio horrek bi taldeak asko estutu zituen, eta tentsioa zelaira pasatu zen. Hala ere, euskaldunak hobeto aritu ziren orokorrean eta ongi merezitako garaipena erdietsi zuten. Bukaeran ederki ospatu zuten euskaldunek, atzokoan sekulako presioa izan baitzuten. Orain bi jardunaldi besterik ez dira geratzen, baina datorren asteburuan jai izango dute. Gero, Agen hartuko du maiatzaren 5ean, eta hortik astebetera Castresen amaituko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo