Euskararen alde, jendetza Gasteizko kaleetan
I.S. | GASTEIZ
Ehunka lagun bildu ziren atzo Gasteizen, euskara sustatzeko politika egoki eta eraginkorra behar dela aldarrikatzeko. Izan ere, «Euskaraz bizitzera goaz!» eguna ospatu zuten atzo hiriko euskaltzale eta euskararen aldeko eragile ugarik (AEK, IKA, Euskal Herrian Euskaraz, Udaberria...), eta gasteiztarren artean euskararen erabilera bultzatzeko bidean beste lege batzuk behar direla argi utzi zuten.
Ekitaldi nagusia arratsaldean egin zuten. 19.30ean, ehunka pertsona Andre Maria Zuriaren plazan elkartu ziren eta bertatik abiatuta manifestaldia egin zuten.
Arabako hiriburuan bizi diren euskaldunei urte askoan euskaraz bizitzeko aukera eragotzi dieten hizkuntza-politikak bertan behera utzi behar direla nabarmendu zuten antolatzaileek.