FADOZ BUSTITAKO GAUAK BILBON
Camanek hasiko du etzi BBKren lehendabiziko «Noites do Fado» zikloa
BBKren «Noites do Fado» zikloa etzi hasiko da fado berriaren artista nagusienetako batekin, Carlos Manuel Moutinho Paiva dos Santos Duarte abeslariarekin. Izen artistikoa Camane duen abeslari hau fado kantarien belaunaldi berriaren ahots esanguratsuenetako bat da, publikoaren eta kritikaren artean izan duen harrera onagatik, nazioartean egin dituen bira ugariengatik eta jaso dituen urrezko diskoengatik.