GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kirola eta euskara batuko dituen maratoia izango da Durangon

GARA | BILBO

Durangaldeko bigarren Spinning Maratoia egingo dute datorren ekainaren 3an Durangon, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea -www.bizieuskeraz.com gunean egin behar da-. Aurtengo edizioa herri maratoia izango da eta «Kirolean bizi euskaraz» leloa izango da, biak, kirola eta euskara, uztartzeko asmoz.

Kirol saioa 10.30ean hasiko da Ezkurdi plazatik. Hiru orduko iraupena izango du eta parte hartzaileei edatekoa eta jatekoa banatuko diete bertan.

Ekintza irabazi asmorik gabeko ITG elkarteak antolatzen du, eta euskara sustatzea du helburuetako bat. Gazte talde batetik sortua, elkarteak antolatutako kirol ekimen honek 100 parte hartzaile baino gehiago izan zituen iazko saioan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo