GARA > Idatzia > Euskal Herria

Txakolin Eguna ospatu dute Bilbon, uzta berria aurkezteko

GARA | BILBO

Txakolin Eguna ospatu zuten atzo Bilbon, iazko uzta aurkezteko. Bizkaiko Txakolinaren «enbaxadore» berriak izendatu zituzten ekitaldian eta, kopak jasota topa egin zuten, «Bizkaiko Txakolina Mesedez» eskatuta.

Iragan asteartean hain zuzen, Bizkaiko Aldundiak Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu zuen. Hitzarmen horren bidez, foru erakundeak 65.000 euro bideratuko ditu txakolinaren ekoizpenaren kalitatea hobetzeko eta kontsumitzaileen artean jatorrizko deitura sustatzeko.

Aipatutako hitzarmen horrek aldi berean sektorea lehiakorrago egitea, mahastizainei eta ardogileei prestakuntza ematea eta ekoizpenean berrikuntza sustatzea du helburu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo