Berriak
Gazteek aurten ere izango dute aukera erakusteko zer maila daukaten
J.L.
Urrezko Aizkorako antolatzaileen helburuetako bat da aizkolari gazteei aukera ematea, eta aurten ere izango dute tartea. Horietako batzuk, gainera, maila nagusiko saioetan ere aritu dira.
19 urtez azpikoek lehen ekinaldia bihar izango dute Beran, maila nagusikoak arituko diren jaialdi berean. Etxeberria II.a, Vicente II.a eta Olano II.a neurtuko dira. Hemen ere bi aizkolarik bakarrik egingo dute aurrera. Azken sailkatua kanpoan geratuko da.
Bigarren jardunaldia, berriz, asteartean jokatuko da Gasteizen, Estibalizko santutegiaren aurrean, 12.30etik aurrera. Lopez, Ussia, Kortxero eta Larrea II.a neurtuko dira. Estreinako bi sailkatuek lortuko dute hurrengo kanporaketan aritzeko txartela.