Europako final batean, 35 urte beranduago
Jose Angel Iribarren malkoak
Zarauztarra zen zuri-gorrien atezaina 1977. urtean Athleticek UEFAko finala Juventusen aurka eta Kopa Betisen aurka galdu zituenean.
Jon ORMAZABAL
«Aldagelara sartu eta Jose Angel Iribar delako baten malkoak ikusi nituenean ohartu nintzen benetan lortu dugunaren garrantziaz», Javi Martinezek bere Twitter kontuan utzitako oharra izan daiteke, ziurrenik, beste ostegun zoragarri batek utzitako erreakzioen artean, zale zuri-gorrien bihotzak gehien uzkurtu dituenetariko bat.
Izan ere, zuri-gorriek sekula izan duten mitorik handienetakoaren -18 denboraldi eta 614 partida Athleticekin- malkoek, orain 35 urtetik sartuta duen arantza ekarri baitzioten ziurrenik oroitzapenera. 1977. urtean, Turingo Juventusen aurkako final hartan, zarauztarra zen Athleticeko atezaina, eta orduko arantza bikoitza kendu nahi izango du. Orain bezala, Athleticek orduko UEFAko finalaz gain, astebete beranduago Kopako finala ere jokatu zuen eta atezain zarauztarrak ezin izanzuen ezer egin bi txapelketek eskuetatik ihes egin ez ziezaieten.
Gauza da, bi finalek ere, era krudelenean egin ziotela ihes garai hartako Athletic handiari. Roberto Bettegak San Mamesen sartutako golaren balio bikoitzak utzi zuen nazioarteko txapelketarik gabe talde zuri-gorria. Garai hartan UEFA zena bi partidetara jokatzen zen eta final hartako lehen kapitulua Turingo Comunale mitikoan jokatu zen eta etxekoen aldekoa izan zen emaitza (1-0), Marco Tardellik partida hasi eta lehen ordu laurdenean sartutako golari esker. Giovanni Trapattoni ezagunaren aginduetara, Squadra Azzurra-ko bizkarrezurra osatzen zuten hainbat jokalari ziren garaiko Vecchia Signoran; hala nola, Dino Zoff atezain handia, Gentile, Scirea edota Boninsegna.
Koloretako lehen partida
Maiatzaren 18an, koloretako telebistan eman zen lehen partidan, San Mames goraino bete zen bizkaitarrek finalari buelta emango zioten esperantzan, baina dena hankaz gora jarri zuen seigarren minutuan Bettegak sartutako golak.
Hala ere, lehoiek ez zuten amore eman eta nahiko azkar Jabier Iruretak egindako golak banakoa ezarrri zuen. Zuri-gorriek italiarrak Zoffen atearen bueltan izan zituzten denbora guztian, baina emaitza handirik gabe. 77. minutuan, Carlos Ruizen golak txapela gol bakar batera utzi zuen, baina Europako Kopak Italia aldera egin zuen.
Penak kitatzeko lehen aukera handik astebetera etorri zitzaion Athletici, orain bezala Vicente Calderonen jokatu zen Kopako finalean. Orduko hartan Betis zuten arerio atzo 73 bete zituen Koldo Agirrek zuzendutakoek. Final hau ere gogoangarria izan zen; bizkaitarrak faborito garbiak ziren arren, arauzko 90 minutuak banako berdinketarekin amaitu ziren (Carlosek egin zuen zuri-gorrien gola) eta luzapenean talde bakoitzak beste gol bat egin zuen (Dani izan zen golegilea). Penalti txanda amaiezin bat jokatu zen orduan. Markagailua bederatzina, atezainek jaurti behar izan zuten, eta Esnaolak berea sartu eta Iribarren jaurtiketa gelditu zuen.
Koloreko telebistan eman zen lehen partidan, Bettegak San Mamesen sartutako golaren balio bikoitzak (2-1) eman zion garaipena Vecchia Signorari. Turinen 1-0 irabazi zuten italiarrek.
UEFA galdu eta astebetera, Athleticek Kopako finala jokatu zuen Calderonen Betisen aurka. Penalti jaurtiketa txanda luze batean erabaki zen; 9-9ko emaitzarekin, atezainek jaurti zituzten penaltiak, Esnaolak gola sartu eta Iribarren jaurtiketa gelditu zuen.
La locura por el Athletic sigue creciendo y fueron en torno a 600 los aficionados que desafiaron a la lluvia ayer por la tarde y se desplazaron hasta Lezama para agasajar a los finalistas de la Europa League.
Los seguidores ovacionaron y dedicaron cánticos de apoyo a los futbolistas que fueron saliendo al campo de entrenamiento en dos tandas; por un lado los suplentes y no convocados para jugar un partido frente a los juveniles y por otro los titulares, para realizar la habitual sesión de recuperación.
La plantilla rojiblanca regresará a los entrenamientos esta mañana, a partir de las 11.00 horas, para realizar la última sesión antes del partido de mañana frente al Zaragoza en La Romareda, una cita en la que el conjunto de Marcelo Bielsa tratará de ganar para acercarse a la cuarta plaza, que tiene a cuatro puntos.
De cara a esa cita, el técnico argentino contará con la baja del lateral izquierdo Jon Aurtenetxe, sancionado por acumulación de amonestaciones, y recuperará a Iker Muniain, que no pudo jugar en Santander por unos problemas en el ojo izquierdo. GARA